edukiak
edukiak

EditorialaEditoriala

Alkiza etorkizunari begira, 2009

Itxurain Taldea

irudia

Iaz, galduz doan ohitura bati helduz, txerri hiltzea berritu zen, bere pauso guztiak emanez: txerri haztea, hiltzea eta txerrikiak jateko prestatzea. Alkizako Beheko Plazan ohituraren ospakizunak parte hartze handia izan zuen.

Aurten, Alkizak dituen basoetako beste ohitura bati ekin zaio, Gipuzkoako Trontza Txapelketa bertan lehiatuko zela-eta. Maiatzaren 17an, Alkizan jokatu ziren Gipuzkoako Trontza eta Txinga txapelketak. Aldizkari honen azalean ageri da argazkia.

Efemeride hori girotzeko urte osoko bileretan, programa zabala prestatu zuen ITXURAIN taldeak, hiru ataletan oinarrituz, hirurek Ernioko basogintza oinarri zutelarik: Ernioko Kablea, Ikiliko txondorra eta trontza ospakizunak.

Ernioko Kableak, 1945-1950 urteetan, Ernioko Illardegitik Alkiza eta Larraulgo udal eremuetan zehar bost kilometrotan Asteasuko Konporta baserri ohira bost mila tona sutako egur garraiatu zituen, Donostiako okindegietan kiskaltzeko. Gaia horretaz mahai ingurua antolatu eta bideoan hartu zen saio osoa.

San Isidrotako aste kulturalean, 10-17 astean, Ikili baserriko txondor zuloaz baliatuz, egurra prestatu, tolestatu eta ikatza egin zuten alkizarrek, Garmendiko Benito buru zutelarik. Bertan moxala parrillan erre eta jan zuten herri bazkarian. Argazki erreportaje bikaina egin zuen Xabier Artolak.

Basoko ohiturak eta kultura burutuz, Alkizan trontza txapelketa jokatu zen. Andoni Rezabal aiarra eta Aitor Roteta alkizarra lehiatu eta bigarren geratu ziren. Ondoren arpana, tabloiak egiteko tresna zaharrarekin erakustaldi bikaina eskaini ziguten Antzitako Aitor eta bere lagun aiarrak.

Kultura etxean kablea, txondorra eta trontzaren gainean erakusketa, diaporama eta filmak proiektatu ziren. Iaz bezala ekintza guztietan jendeak gogotsu parte hartu zuen.


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala