edukiak
edukiak

BaserriakBaserriak

Alkizako baserriak 2007

Xabier Artola eta Pello Joxe Aranburu

irudia

Garmendia

XIV. mendean Alkizako lehen dokumentuen arabera bazen Garmendiako Martin Martinez eta, 1771ean familia bakarra ageri bada ere, 1811 ezkero bitan banatu zen baserria, Garmendia Azpikoa eta Garaikoan. Gipuzkoako ondare artistiko historikoan baserri hari buruz oinetxearen hipotesia planteatzen da. Garmendia Azpikoan, 1959an, Koldobika Jauregi eskultorea jaio zen. Bi baserri haietan honako hauek bizi izan dira: Sarobe, Irazusta, Bazterrika, Aranguren, Agirreurreta, Jauregi eta Goenaga abizena dutenak.

Garro

XIV. mendean Alkizako lehen dokumentuen arabera bazen Garro baserria eta gainera aspaldiko sona du. Gaurko eraikuntza ere XVI. mendekoa da eta baditu arku zorrotzak. Bertako biztanleek XIX. mendera arte Garro abizena mantendu zuten, ondoren, berriz, Madariaga, Otegi, Ugartemendia eta gaur Ruiz-Rodriguez bikotea bizi da.

Goina (Goenaga)

Izenari dagokionez Goyena, Goynaga eta Goina bezala ezagutzen da. Lehen Karlistada ondoren Jose Antonio Zuaznabar eta Maria Madalena Aranzabe senar-emazteek eraiki zuten. Bigarren belaunaldian, 1930 aurretik, Inazio Maria Zuaznabar eta Bentzalagako Josefa Ugartemendia Arrutirekin hustu zen. Urruzolakoek borda bezala erabilia 2007arte, Najera eta Bon Perezek erosi eta bertan bizitzekotan dira.

Igaranzabal

Igaran errota 1563 ezkero dataturik dago, handik eratorri zen Igaranzabal baserria eta, 1731n, lehen aldiz agertzen da, errotaren antzera izen anitzekin: Ianzabal, Iaranzabal, Ieranzabal eta Igaranzabal esateko. Bertako jabe eta maizterrak honako hauek bederen ezagutzen dira: Ezkamendi, Urruzola, Mendizabal eta gaur Iruretagoiena- Mendiola sendia bertan bizi da.

Ikilisagasti

Nahiz eta historian zehar Gillisagasti bezala ageri, 1558an, lehen aldiz Ikilisastiko Maria da lehen dokumentatua. Bertako jabe eta maizterrak honako hauek ezagutzen dira: Ikilisagasti, Arpide, Otaño, Irazusta, Aranguren, Pagadizabal, Pellejero, Ezama eta gaur Goenaga Uria bertan bizi da.

Intxaurrandiaga

Baserriak Insaurrandiaga, Insaurandiaga eta Intxaurrandiaga idazkera ezberdinak hartu ditu dokumentuetan. Nahiz eta XIV. mendean Intxaurrandiagan abizen bereko Pedro bat bizi, Joan Bautista Intxaurrandiaga harginak eraiki zuen gaurko eraikuntza dotorea, XVIII. mendean. Bertako seme izan ziren Joan Bautista eta Joan Elias hargin eta eskultoreak. Bi etxebizitzetako abizenak, berriz, honako hauek: Intxaurrandiaga, Pagadizabal, Elola, Urruzola, Irazusta eta gaurko Urruzola eta Sorarrain.


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala