edukiak
edukiak

EskolaEskola

Alkizako Herri Ikastetxetik 2007

irudia

Zortzi urtez Alkizako eskolan ibili eta gero zaila egiten zait Zizurkilera joatea. Alkizan urte asko pasa dut eta lagun asko egin ditut, nahiz eta askotan haserretu. Eskolan momentu txarrak pasa ditut, haserretzean eta abar eta onak ere, batez ere jolas orduetan. Maisu maistrak ere ez dira gurekin ondo portatu, esate baterako Juan Carlos, Olga eta joan direnak ere bai, Iraultza. Irteera asko egin ditugu, niretzat politena Candanchura eskiatzera egin genuena izan zen. Albizturko lagunekin joan ginen, nik bederatzi urte nituela. Akuaparkera ere joan gara urte honetan eta ederki pasa dut. Zizurkilen ere lagun asko egin ditut eta hara nihoanean lagunak edukiko ditut. Horri ez diot beldurrik, beldur gehiena ematen didana janaria da, Otsamendin bezala ez baitugu bazkalduko. Maisu maistrengatik ez naiz kezkatzen Alkizan ohituta bainago. Etxeko lanetan ere ez naiz kezkatzen Alkizan ere asko jartzen dizkidatelako. Istripuak ere eduki ditugu. Igor askotan erori egin da eta atenditua izan behar izan du. Eskolan gauza barregarriak eta bitxikeriak gertatu izan zaizkigu. Adibidez, behin Haritzek kaka egin zuen eta bukatzean paperik ez zuela konturatu zen eta denok parrez lehertu ginen. Niri ere gertatu zait bitxikeriarik. Txikia nintzela, Piraten Etxera joan ginen eta bertako komunean entzerraturik gelditu nintzen. Paseora ia ez gara joaten eta guri asko gustatzen zaigu. Soinketa ere gutxitan egiten dugu. Jolas ordutan pilotan jolasten gara. Gure eskolan dutxak daude baina ez ditugu erabiltzen. Niretzat Zizurkilera goazen alde ona bederatzi eta erdietan sartzen garela da. Niri ustez Zizurkilera goaz gure eskolan gu maila bakarrekoak garelako eta nahi nuke hurrengo urtean Alkizakoak Zizurkilera etortzea antzerkia egitera. Seguru ez dagoela munduan Alkizako eskola bezalakorik. Eneko

JokinAlkizako eskola honetan hamar urte pasa ondoren Villabonako Erniobe eskolara noa DBH egitera. Han ez dakit zer moduz pasako dudan, baina ondo pasatzea espero dut. Alkizako eskolan oso ondo ibili naiz eta oso lagun onak egin ditut, lagun minak. Eskola honetan momentu txarrak eta onak pasa izan ditut, baina gehienak onak dira. Hoberena eskurtsioetara joatea izan da, surf egitera, akuaparkera, eskiatzera, lo egitera eta abar. Beste herrietako lagunekin joan gara eta haiekin oso ondo pasatu dugu. Bestalde urtero, ikasturtean zehar ikasitako antzerkiak antzezten ditugu, lehendabizi Albiztur eta Zizurkilgo eskoletan eta gero herrian gure guraso eta lagunen aurrean. Aurten “Pelukaren komeriak” izenekoa egin dugu. Eskolako hamar urte hauetan bitxikeri asko bizi izan ditut eta horiekin parra asko egin ditugu. Egun batean oilo bat sartu zen eskolako dutxetan eta guk busti egin genuen. Beste egun batean Peruko Aitorrek harri bat bota eta Juan Carlosen kotxeko kristala jo eta puskatu zuen, a ze parrak bota genituen!!!! Eskola honetatik maisu eta maistra asko pasa dira. Gehienekin ondo konpondu naiz, baina ez denekin. Hurrengo urtean Villabonara joan beharko dudalako ez nago pozik, baina ezta triste ere, ni bezala, zaharrago diren guztiak joan dira eta. Nik nahi dudana lagunak egin eta Alkizan bezala ondo pasatzea da. Haiekin batera eskolara gustura joatea, hango ikasgaiak zailak ez izatea eta asko ikastea nahi dut. Hango ikasteko modua ezberdina dela badakit eta modu horretara ondo egokitzea espero dut. Ea suertea dudan eta dena ondo doakidan. Gauza onak baditu eskola hark baina txarrak ere, goizago jaiki behar dut, gehiago ikasi eta jolas orduak motzagoak dira. Gainera Alkizako frontoia hangoa baino hobea da. Jokin

IgorAlkizako eskolan zazpi urte eman ondoren pena pixka bat ematen dit Zizurkilera joatea. Eskola honetan oso ondo pasa dut, lagun asko egin ditut eta denak oso jatorrak dira eta oso ondo pasatzen dut beraiekin jolasean. Gogoratzen naiz oilo bat sartu zela eskolan eta dutxetan eduki genuela. Denbora osoan bustitzen ibiltzen ginen. Beste gauza batez ere gogoratzen naiz, Aitor Perukoak eta bere lagunak jolasten ari ziren harriekin. Aitorrek harria bota eta Juan Carlosen kotxearen kristalari jo eta kristal guztia puskatu zen. Gauza txar batzuk ere gogoratzen ditut. Zezenetan jolasten ari ginela erori eta ebaki bat egin nuen. Gero etxera iritsi nintzenean Asunzionera joan nintzen eta puntuak jarri zizkidaten. Beste gauza bat ere gogoratzen dut. Jokinek eskua puskatu zuen parkeko egurrezko katxarrotik erorita. Eskurtsioak ere egin ditugu. Aurten eskiatzera joan gara, Arantzara lo egitera ere joan gara eta surf egitera ere joan gara. Hurrengo urtean Zizurkilen egongo naiz. Zizurkilera joateak abantaila baditu, astean hemen baino ordu erdi gutxiago egiten dute. Niretzat desabantaila jangelan bazkaldu beharko dudala da, etxean bazkaltzen ohituta nagoelako. Zizurkilen gehiago ikasiko dut nire adineko lagunekin egongo naizelako eta lo gehiago egin ahal izango dut. Baina pena ematen didan gauza garrantzitsuena lehen hezkuntza nire herrian ez bukatzea da. Igor

HaritzAlkizako eskolan oso ondo pasa dut eta gainera hemen elur gehiago egiten du. Beti hemen ibili naiz eta orain ez dut Zizurkilera joan nahi. Alkiza uzteak pena handia ematen dit. Hala ere joan beharra daukat eta espero det lagun onak izatea. Esan dutenengatik gehiago ikasten da baina nik egundoko tristura daukat hemendik alde egiteagatik. Hemen lagun asko dauzkat eta Zizurkilen ere lagun gehiago egitea espero dut. Han Enekok gutxiago burlatzea espero dut, beste gela batean egongo delako eta espero dut hango lagunek gutxiago burlatuko didatela. Alkizako eskola bukatzen dugunean, azken egunean, denei agur esango diet eta Zizurkilera goazenean pixka bat lotsatuta egongo naiz. Alde onak ere baditu, han 9,30etan sartzen dira eta denbora gehiago dugu bazkaldu eta gero jolasteko eta arratsaldean ordu eta erdi bakarrik klasean. AGUR ALKIZA!!! Haritz

MartinHainbeste urte hemen pasa ondoren orain Zizurkilera goaz. Pena pixka bat ematen dit, eskola txiki honetan eman baititugu urte gehienak. Txikia nintzela, eskolan lagun asko ginen baina apurka, apurka lagunak joaten hasi ziren. Txikitan futbolean ibiltzen ginen eta ederki pasatzen genuen. Irteera asko egin ditugu. Niri akuaparkera joatea gustatzen zait. Irteera horretan oso ondo pasatu dut eta Asteasuko lagunak egin nituen eta txirrista handitik eta gehiagoetatik bota ginen. Txirrista handitik hamar aldiz baino gehiagotan jaitsi nintzen. Txikitan Piraten etxera joan ginen, azken urte honetan bezala, eta pixka bat beldurtu egin nintzen, piraten arropa bitxiekin, baina bestela oso ondo pasa nuen. Urtero bezala eskiatzera ere joan izan gara eta ez dakit Zizurkilen joango garen. Ni bi aldiz joan naiz, lehen aldia Albizturkoekin eta aurten Asteasukoekin. Niri Albizturkoekin joan ginenekoa gehiago gustatu zitzaidan, gazte aterpean ederki pasa nuen eta. Azken egunean pista gorritik jaitsi nintzen eta ia ederra hartu nuen. Orain gela txiki batetik gela handiago batera goaz. Jolas orduetan ume gehiago izango gara. Nik ez dakit zein maistra tokatuko zaigun baina espero dut jatorra izatea. Agur eskola maitea !!! Martin


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala