Xabier Artola eta Pello Joxe Aranburu
Historian zehar grafia desberdinarekin ageri da: Iribeeytia, Hiribehetia, Iribeitia eta Iribeti. Bertako bizilagunen abizenak hauek aurkitu dira: Iribeitia, Lizarraga, Iñarra, Olasagasti, Geresta, Usabiaga, Otegi, Legarra eta Roteta. Baserri hau gaur teilatua erorita, hutsik eta egoera lastimagarrian aurkitzen da. Alkizako lehen batzar dokumentatuan, 1348an, bertan ziren Iribeitiako Santxo Perez eta Martin Santxez.
Carabela, Karabela Kâbela grafiaz agertzen da baserriaren izena. Izenari Amerikako oihartzuna dario. Baserria bazen 1563an, eta 1583an, Iribeitiako Graziana eta Joanes ilobaizebak ziren bere jabe. Karabelan bizi izandako abizenak: Iribeitia, Lizarraga, Legarra, Usabiaga, Canibrides, Iturzaeta, Urkizu, Garmendia, Iguaran, Beobide, Urruzola, Noenlle Cruces.
Cathalandegui, Catalandegi eta Katalandegi bezala azaltzen da bere izena. Lehen aipamena 1553koa da eta geroztik dokumentazio luzea darama, Leteko Martin Alkizalete eta Bengoetxeako Lorentzo Alkizaleteren kaperautzetan etengabe agertzen baita. Azkenik, Prudentzia Legarra hil zenean, Juan Bautista Gabirondok eskuratu zuen. Bertako biztanleen abizenak, berriz, Elola, Landa, Gabirondo, Esnaola, Gorostegi eta Arantzabe.
Alkizan bazen Kukutegi izeneko etxe bat, 1561ean, Liazasoro kiskali eta Kontzejuak erretako etxeei diruz laguntzea erabaki zuenean, “Cucutegi la vieja” deitua. Bestalde, 1771n, antzeko hiru etxeren izenak ageri dira: Goiko eta Beheko Kukutegi eta Kukutegi-etxeberritxo. Etxe horietako abizenak, berriz, abizenok aurkitu dira: Kukutegi, Urruzola, Arrue, Amondarain, Iztueta, Caminos, Garmendia, Gaztañaga, Gorostidi, Elola, Goñi eta Argote. Etxe hura Portseta bezala ere dokumentatua dago.
Bazen, 1598an, Leteberriako Martin bat, Alkizan erregidore zena, beraz, etxearen jabe. Bi idazkera aurkitu dira Leete echeverria eta Leteberria. Bertako biztanleen abizenak, berriz, Leteberria, Saizar, Iturrioz, Aranburu, Arruabarrena, Mintegia, Jauregi, Iruretagoiena eta Ugartemendia.
Liçarcelai, Lizarzelai eta Lizartzelai bezela erabili izan da historian zehar. Lehen aldiz 1652an agertzen da. Leteko jabeek eraiki zuten Lizartzelai izeneko alor batean, errentamenduan betekizun hauek jarri zizkioten maizterrei: diruaz gainera gaztainondo eta haritzak aldatzekoa bere sailetan. Prudentzia Legarra hil zenean, bere kaperautzan zegoenez, maizterrek bereganatu zuten. Biztanleen deiturak, Beiztegi, Igoaran, Ugartemendia, Ulanga, Arruti, Aranzabe eta Lekuona.
Hacasoro?, Liaçasoro, Liazasoro, Linazasoro, Litxaso baserri izenak erabili dira. Hacasoro Litxaso bazen, existitzen zuen 1396ko lehen batzarrean abizen hori zutenak baziren eta. Dena dela, 1516 urtez gero, baserri hura oso dokumentatua dago, esaterako, 1561ean erre eta berehala berria eraiki zuten. Pertsonaia ospetsuak bertan jaio eta atzerrira zabaldu ziren, sonatuena Liazasoroko Marti eskultorea. Lekukoek diotenez, 1930ean, bigarren aldiz kiskali zen. Bertako biztanleen deiturak honakook: Liazasoro, Urruzola, Irazusta, Sorarrain, Mugika, Beloki, Sarasola, Letemendia, Atxaran, Ezeiza eta Mendizabal.
xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta
© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)