Udalaren txokoa
Udalaren txokoa
Jose Mari Aranzabe
Udalaren atzealdeko orma berria Berrondo lur sailan. © XabierArtola
- Fosa septikoa: Martxan jarri da aurten Alkizako fosa septiko berria, Bida teknologia berriarekin. Uste baino luzeago joan dira obrak eta horrekin baita ere presupuestoa, 200.000 € ingurukoa izan delarik azkenean. Foru Aldundiak lagundua izan da.
- Don Juanena etxea eraberritzea martxan da. Konbenioa firmatu besterik falta ez delako. Kostua 670.000 €-koa da eta Erein eta Diputazioak lagundua egongo da.
- Bestalde Plan E edo Zapateroren dirulaguntzak izan dira. Diru hauek herri bideen konponketan erabili dira, kostua 21.311,52 €-koa izan delarik. Udal inguruko muro berria egitearen kostua 15.274,49 €-koa izan da.
- Baita ere Udalerriko argiztatzea berritu da “aurrezpen energetikoa” delako planean, kontsumo gutxiko bonbillak jarriaz. Guztia 6.000 €-tako gastua izan da./li>
Udalaren Aurrekontua
2010. urterako Alkizako Udaleko aurrekontu orokorra jendaurrean jartzeko arauzko epea amaitu, eta inolako erreklamazio zein oharpenik jaso ez denez, aurrekontuak honela geratzen dira:
Sarreren egoera:
- Zuzeneko zergak: 48.200
- Zeharkako zergak: 8.000
- Tasak eta bestelako sarrerak: 33.274
- Transferentzia arruntak: 270.439
- Ondarezko sarrerak: 4.400
- Inbertsio errealak besterenganatzea: 0
- Kapital transferentziak: 23.240
- Aktibo finantzieroak: 0
- Pasibo finantzieroak: 179.138,61
- GUZTIRA: 566.691,61
Gastuen egoera:
- Pertsonal gastuak: 137.700,00
- Ondasun eta Zerbitzu arrunt. gastua: 108.500,00
- Gastu finantzieroa: 100,00
- Transferentzia arruntak: 79.426,61
- Ondarea: 0
- Inbertsio errealak: 240.965
- Kapital transferentziak:0
- Aktibo finantzieroak:0
- Pasibo finantzieroak:0
- GUZTIRA: 566.691,61
Azalera itzuli